San Fermin elkartearen Eguna

Aitor AROTZENA 2011ko urriaren 13a

Urriaren 21ean ospatuko du San Fermin erretiratuen elkarteak bere eguna. 12:30ean hildako bazkideen omenez meza izanen da eta ondotik omenaldia eskainiko zaie aurten Diamantezko eta Urrezko Ezteiak ospatzen dituzten senar-emazteei eta 85 urte betetzen dituzten bazkideei.

60 urte ezkondurik bete dituzte Zelaikobordako Santiago Zapi­rain eta Avelina Altzugaraik, eta 50 urte ezkondurik Ricardo Alava eta Julia Zaportak eta Salvador Altzugarai eta Natividad Larraldek. Hamahiru bazkidek bete dituzte aurten 85 urte: Santiago Zapirain, Felipe Mendegia, Carmen Txoperena, Angelita Mitxelena, Manuela Ubiria, Maria Luisa Pellejero, Pedro Lasaga, Juan Ramon Ordoki, Federico Txoperena, Mercedes Zabalozuazola, Juana Leiza, Miguel Mikelajauregi eta Manuel Loiarte. Omenaldiaren ondotik, Etxalarko Bentara bazkaltzera autobusean joanen dira eta bazkalondoan, urtean egiten diren lehiaketa ezberdinetako irabazleei sariak emanen zaizkie eta musika izanen da, berriz ere herrira autobusean bueltatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun