Gure Txokoa Elkarteak antolatuta, irailaren 25ean egin zen Mendi Bizikleta Ibilaldiaren XIX. edizioa arrakastatsua izan zen. Hiru zirkuitu izan ziren aukeran: 33 kilometrokoa 157 lagunek aukeratu zuten eta Nestor Gonzalez izan zen lehenbizikoa, 20 kilometrokoa 27 lagunek egin zuten eta Luis Mariezkurrena izan zen bizkorrena eta gaztetxoetan (10 kilometro) Unai Iparragirre herritarra izan zen 36 parte hartzaileren artean azkarrena. Katea Bikek emandako bizikletak Iñaki Rodriguez eta Jokin Lopezentzat izan ziren eta Larun Haizpe Merkatarien Elkarteak emandako sei erosketa bale ere zozketatu ziren. Gure Txokoako zuzendaritzak eskerrak eman nahi izan dizkie kolaboratzaileei, eta batez ere, 25etik goiti boluntarioei.