Ez guttiago, ez gehiago. Aurten mende laurdena beteko du Lurraren Egunak. Gure Txokoa Elkarteak antolatuta, urriaren 23an izanen da, baina bezperan ere izanen dira ekitaldiak.
Urriak 22, larunbata
• 15:30ean Lizuniagako igoera.
• 18:30ean Baserriak argazki erakusketa Labiaga Ikastolan.
• 19:00etan barazkiopil lehiaketa eta trikitilariak.
Urriak 23, igandea
• 09:30ean lehiaketarako barazkiak, gaztak eta sagardo botilak bilduko dira Ricardo Barojan.
• 10:30etik aitzinera eskulangileen azoka eta barazki erakusketa.
• 11:00etan Bortzirietako gasna lehiaketa eta Berako trikitilariak.
• 12:00etan sagardo lehiaketa. Musika eskolako musikarien eta Bandaren karrikabuelta.
• 15:30ean Zirika Zirkus-en ikuskizuna Altzaten.
• Bitartean, zahar etxean eskulan eraskusketa eta Kuxkuxtu txaranga.
• 17:00etatik aitzinera: Gure Txokoako dantzarien saioa, arpana txapelketa, sari banaketa, enkanteak, bertsolariak eta Trikidantz taldearekin dantzaldia Altzaten.
• 18:15ean pilota partidak Eztegara frontoian.