Urriaren 8an jokatu zen Lesakan Arkupe elkarteak antolatutako emakumezkoen paleta txapelketako bosgarren jardunaldia, honako emaitza hauekin:
Amaia eta Sandrak, 18; Ianira eta Rebekak, 30
Mertxe eta Susanak, 30; Asun eta Mirentxuk, 16
Mari Paz eta Inesek, 28; Garbiñe eta Maitek, 30
Aurora eta Edurnek, 28; Iera eta Saioak, 30.
Gisa honetara, dagoeneko erabakiak gelditu dira urriaren 15ean, larunbat arratsaldeko 17:30etik aitzinera jokatuko diren finalerdietako protagonistak.
Lehenbiziko finalerdian, Mertxe eta Susana, Aurora eta Edurneren kontra ariko dira eta bigarrenean, Goikoetxea eta Arrieta, Irazustabarrena eta Semperren kontra.