Pilarika Eguna inposatutako besta eguna delakoan, auzolanerako elkartu dira Lesakan

Ttipi-Ttapa 2011ko urriaren 12a

Lesakarrak Onin erreka auzolanean garbitzen Pilarika egunean. Aitor Arotzena

Lesakako Herriko Etxeak auzolana deitua du Pilarika Egunerako

Urriaren 12a ez da besta eguna izan Lesakako Herriko Etxean. Udal bulegoak ohiko ordutegiarekin zabalik egon ziren Pilarika Egunean, baina horretaz gain, Udalak egindako deiari erantzunez, 30 herritar auzolanean aritzeko elkartu ziren.

Urriaren 12a ez zen besta eguna izan Lesakako Herriko Etxean. Udal bulegoak ohiko ordutegiarekin zabalik egon ziren Pilarika Egunean, baina horretaz gain, Udalak egindako deiari erantzunez, 30 herritar auzolanean aritzeko elkartu ziren. 

Goizeko 09:00etan bildu ziren eta Onin erreka eta Erdiko Errotako kanala garbitzen aritu ziren. Ondotik, hameketakoa eskaini zien Herriko Etxeak.

Urriaren 12an ez ezik, abenduaren 6ko Konstituzio Egunean ere gisako zerbait egitea da Herriko Etxearen asmoa, euskaldunoi inposatutako besta egunak direlakoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun