Lesakako Herriko Etxeak auzolana deitu du Pilarika Egunerako

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 11

Udal bulegoak ere irekiak egonen dira ohiko ordutegiarekin

Urriaren 12a ez da besta eguna izanen Lesakako Herriko Etxean. Udal bulegoak ohiko ordutegiarekin zabalik izanen dira Pilarika egunean, baina horretaz gain, herritarrak auzolanean aritzeko deitu ditu Herriko Etxeak.

Goizeko 09:00etan arkupetan geldituko dira eta udalaren asmoa Onin erreka eta Erdiko Errotako kanala garbitzea da.

Urriaren 12an ez ezik, abenduaren 6ko Konstituzio Egunean ere gisako zerbait egitea da Herriko Etxearen asmoa, euskaldunoi inposatutako besta egunak direlakoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun