Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu da

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 11

Etxalarren igande goizean jokatu ziren partidetako bat. Aitor Arotzena

Igantzin ortziralean, Beran eta Lesakan larunbatean eta Etxalarren igandean jokatu ziren partidak

Bortzirietako eskuz binakako hamekagarren pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da asteburuan. Igantzin ortziral arratsaldean, Beran eta Lesakan larunbat goizean eta Etxalarren igande goizean jokatu ziren partidak.

Bortzirietako eskuz binakako hamekagarren pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da asteburuan.

Igantzin ortziral arratsaldean, Beran eta Lesakan larunbat goizean eta Etxalarren igande goizean jokatu ziren partidak. Igantzin, hiru partida jokatzekoak ziren ortziral arratsaldean, baina azkenean bakarra jokatu zen.

Benjamin A mailan, Gure Txokoako Josetxo Sese eta Asier Telletxeak 18 eta 12 irabazi zieten Biltokiko Patxi Loiarte eta Joxe Arriadari.

Lesakan, larunbat goizean jokatu ziren partidak.

Alebin B mailan, Arkupeko Xabi Lasaga eta Mikel Galardik 18 eta 12 irabazi zieten Arkupeko Antton Petrirena eta Iker Iriarteri eta Gure Txokoako Oier Larretxea eta Xiker Lizardik 18 eta 2 irabazi zieten Arkupeko Jon Etxepeteleku eta Ander Goizuetari.

Infantil B mailan, Hondarribiko Asier Maia eta Iker Rekartek 18 eta 9 irabazi zieten Arkupeko Jonan Fagoaga eta Beñat Ordokiri.

Kadete B mailan, Arkupeko Joel Oronoz eta Julen Palenzuelak 18 eta 1 irabazi zieten Altxatako Joseba Irazoki eta Xabier Sanzberrori, eta Hondarribiko Adur Zubizarreta eta Julen Maiak 18 eta 16 irabazi zieten Oiarpeko Jon Otegi eta Gorka Mitxelenari.

Beran ere larunbat goizean jokatu ziren partidak.

Alebin A mailan, Gure Txokoako Mikel Eltzaurdia eta Yago Canterok 18 eta 5 irabazi zieten Altxatako Aritz Irazoki eta Eneko Sanzberrori.

Infantil B mailan, Oiarpeko Egoitz Etxabe eta Oian Lopezek 18 eta 15 irabazi zieten Altxatako Unai Iparragirre eta Andoni Iribarren-i.

Infantil A mailan, Txarutako Iker Espelosin eta Enaitz Ansók 18 eta 17 irabazi zieten Biltokiko Oian Canabal eta Bingen Anduagari eta Oiarpeko Imanol Ugalde eta Ekain Etxeberriak 18 eta 13 irabazi zieten Oiartzungo talde bereko Josu Leonet eta Aritz Leonet-i.

Kadete B mailan, Gure Txokoako Andoni Lazkanotegi eta Ibai Rosek 18 eta 16 irabazi zieten Berako talde bereko Ronan Mendy eta Mattin Garbisuri.

Etxalarren igande goizean jokatu ziren partidak. Aurrebenjamin mailan, Gure Txokoako Andde Maritorena eta Adei Villameak 18 eta 14 irabazi zieten Gure Txokoako Unai Alzugarai eta Xabi Etxeberriari eta Gure Txokoako Unai Luzia eta Andoni Telletxeak 18 eta 2 irabazi zieten Arkupeko Oier Orbegozo eta Orti Arotzenari.

Benjamin B mailan, Gure Txokoako Asier Latorre eta Unax Villameak 18 eta 13 irabazi zieten Altxatako Andoni Otxoteko eta Xabier Telletxeari; Arkupeko Aritz Otxoteko eta Asier Larraldek 18 eta 2 irabazi zieten Altxatako Markel Etxarte eta Koldo Bizenteri eta Arkupeko Imanol Ugaldebere eta Xuban Fernandezek 18 eta 15 irabazi zieten Gure Txokoako Iñaki Ruiz eta Urtzi Fagoagari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun