Gaztetxearen aldeko ekitaldiak eginen dira Lesakan urriaren 14ean

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 13a

Poteoa, kontzentrazioa eta pelikula emanaldia izanen dira ortziralean

Ametsari tira ta tira, Gaztetxea herrira izenburupean Gaztetxearen aldeko poteo, kontzentrazioa eta pelikula emanaldia antolatu du Lesakako Gazte Asanbladak urriaren 14ean, ortziral arratsaldean.

Ametsari tira ta tira, Gaztetxea herrira izenburupean Gaztetxearen aldeko poteo, kontzentrazioa eta pelikula emanaldia antolatu du Lesakako Gazte Asanbladak urriaren 14ean, ortziral arratsaldean.

18:00etan poteoa abiatuko da Atxaspitik. 19:00etan kontzentrazioa eginen da plazan eta 22:00etan pelikula emanaldia Koxkillan. Kamixeta gorriak eramateko deia egin du Gazte Asanbladak.

Aipatzekoa da, urriaren 12an, azkeneko urteotan bezala, lanerako eta ikasteko aprobetxatu zuela Lesakako Gazte Asanbladak. 09:00etan krisiari buruzko hitzaldia eskaini zen Arranon, 11:00etan talo tailerra egin zen eta gero, sukaldatutakoarekin bazkaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun