Emakumeen eta ttikien atletismo eskolak landuko ditu aurten ere Manttalek

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 7a

Mendi ateraldiak ere eginen dituzte Manttale Ttiki eskolakoek. Artxiboko argazkia

Urriaren 7an, ortziral arratsaldeko 19:30ean eginen dute ttikien eskola zehazteko bilera

Manttale Mendi lasterketa taldeak ttikien eta emakumeen atletismo eskolak landu nahi ditu aurten ere. Haurren eskolako zehaztasunak erabakitzeko bilera eginen da urriaren 7an, ortziral arratsaldeko 19.30ean Gure Txokoa elkartean.

Manttale Mendi lasterketa taldeak ttikien eta emakumeen atletismo eskolak landu nahi ditu aurten ere. Haurren eskolako zehaztasunak erabakitzeko bilera eginen da urriaren 7an, ortziral arratsaldeko 19.30ean Gure Txokoa elkartean.

Ttikienendako ikasturte berria urriaren 15ean abiatuko da, 10:00etatik aitzinera eta Iñaki Pikabea, Jone Zelaieta eta Cristina Arbués izanen dira irakasleak. Ttikien eskola 2004. Urtean edo lehenago jaiotakoei zuzendua dago (7 urtetik goitikoak) eta lau mailatan banatua dago: benjaminak, alebinak, infantilak eta kadeteak.

Saioak larunbatero eginen dituzte Beran, bi orduz eta atletismo entrenamenduarekin zerikusia duten ekintzekin batera, mendi ateraldiak, inguruko lasterketetan konpetizioak eta Nafarroako Kirol Jolasen barrenean Iruñeko lasterketetara ateraldiak ere eginen dituzte.

 

Emakumeen eskola asteazkenero

Manttalek emakumeendako atletismo eskola ere lantzen segituko du bigarren urtez, urritik aitzinera. Patxi Irazoki, Jone Zelaieta eta Cristina Arbues izanen dira irakasle. Momentuz 30 emakumek eman dute izena asteazkenero 19:30ean Ricardo Baroja ikastetxean eginen diren entrenamenduetarako. Ordubete eta ordu terdi arteko saioak egiten dituzte, beroketak, luzaketak, lasterketak, abdominalak eta indar ariketak barne dituztela.

Beraz, joan den urtean baino emakume gehiagok izena eman dutenez, taldea bitan banatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun