Kirmen Uribe idazlearekin solasteko aukera izanen da Berako liburutegian ortziralean

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 5a

Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak literatur sari garrantzitsuak lortu ditu. Artxiboko argazkia

"Poema berriak eta zenbait zahar" emanaldia eskainiko du 19:00etatik aitzinera

“Poema berriak eta zenbait zahar” izenburupean, Kirmen Uribe idazlearekin solasean aritzeko aukera izanen da urriaren 7an, ortziral arratsaldeko 19:00etatik aitzinera Berako Herri Liburutegian, liburutegiak berak eta Berako Kultur Batzordeak antolatutako ekitaldian.

Idazle ezaguna

Kirmen Uribe euskal idazlea, Ondarroan (Bizkaia) jaio zen 1970ean, arrantzale familia batean. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen Trenton (Italia). Bere lehenengo literatur sari handia kartzelan zegoela jaso zuen 1995ean, intsumiso zelarik, Becerro de Bengoa saria hain zuzen, Jon Elordirekin batera moldatu zuen “Lizardi eta erotismoa” lanagatik.

2009ko urrian Espainiako Literatura Saria eman zioten, “Bilbao-New York-Bilbao nobelarengatik. Kirmen Uribek 2008ko Kritika Saria, Euskarazko nobelaren alorrean idazlan berari esker jasoa zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun