Lesakako emakumezkoen paleta goma txapelketako laugarren jardunaldia jokatu da

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 4a

Arkupe elkarteak antolatua

Lesakako Arkupe elkarteak antolatzen duen emakumezkoen paleta goma txapelketaren laugarren jardunaldia jokatu zen urriaren 1ean, larunbat arratsaldean Lesakako udal pilotalekuan.

Lesakako Arkupe elkarteak antolatzen duen emakumezkoen paleta goma txapelketaren laugarren jardunaldia jokatu zen urriaren 1ean, larunbat arratsaldean Lesakako udal pilotalekuan.

Aurora eta Edurnek 30 eta 29 irabazi zieten Irazustabarrena eta Semperri.

Iera eta Saioak 30 eta 13 irabazi zieten Mari Paz eta Ines-i.

Goikoetxea eta Arrietak 30 eta 24 irabazi zieten Mertxe eta Susanari.

Asun eta Mirentxuk 30 eta 24 irabazi zieten Amaia eta Sandrari.

 

Heldu den larunbatean, urriaren 8an, arratsaldeko 16:30etik aitzinera jokatuko da bosgarren jardunaldia, honako partida hauekin:

Amaia eta Sandra, Ianira eta Rebekaren kontra.

Mertxe eta Susana, Asun eta Mirentxuren kontra.

Mari Paz eta Ines, Garbiñe eta Maiteren kontra.

Aurora eta Edurne, Iera eta Saioaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun