46 bikote hasi dira lehian asteburu honetan Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketaren hamekagarren edizioan. Larunbat goizean Beran eta Lesakan eta igande goizean Etxalarren jokatu ziren lehen partidak.
Beran larunbat goizean
Beran, urriaren 1ean, larunbat goizean jokatutako partidetan, alebin A mailan, Berako Gure Txokoako Mikel Eltzaurdia eta Yago Canterok 18 eta 5 irabazi zieten Oiartzungo Oiarpeko Urko Etxeberria eta Iker Kortajarenari.
Infantil B mailan, Oiarpeko Egoitz Etxabe eta Oian Lopezek 18 eta 15 irabazi zieten Hondarribiko Asier Maia eta Iker Rekarteri.
Infantil A mailan, Txarutako Iker Espelosin eta Enaitz Ansó 18 eta 6 irabazi zieten Oiarpeko Josu Leonet eta Aritz Leonet-i.
Kadete B mailan, azkenik, Gure Txokoako Andoni Lazkanotegi eta Ibai Rosek 18 eta 9 irabazi zieten Etxalarko Altxatako Joseba Irazoki eta Xabier Sanzberrori.
Lesakan ere larunbat goizean
Lesakan ere, larunbat goizean jokatu ziren partidak.
Alebin B mailan, Gure Txokoako Xan Ongareti eta Lesakako Arkupeko Jon Leizak 18 eta 17 irabazi zieten Arkupeko Xabi Lasaga eta Mikel Galardiri eta Arkupeko Antton Petrirena eta Iker Iriartek 18 eta 3 irabazi zieten Arkupeko Jon Etxepeteleku eta Ander Goizuetari.
Kadete B mailan, Arkupeko Joel Oronoz eta Julen Palenzuelak 18 eta 11 irabazi zieten Hondarribiko Adur Zubizarreta eta Julen Maiari eta Gure Txokoako Ronan Mendy eta Mattin Garbisuk 18 eta 10 irabazi zieten Oiarpeko Jon Otegi eta Gorka Mitxelenari.
Kadete A mailan, azkenik, Arkupeko Jon Olaizola eta Oiarpeko Xabi Azpirozek 18 eta 15 irabazi zieten Gure Txokoako Xabi Alkasena eta Oiarpeko Aitzol Arzallusi.
Etxalarren igande goizean
Etxalarren, igande goizean jokatutako partidetan, aurrebenjamin mailan, Gure Txokoako Iker Osua eta Jon Pagolak 18 eta 2 irabazi zieten Gure Txokoako Unai Altzugarai eta Xabi Etxeberriari eta Gure Txokoako Unai Luzia eta Andoni Telletxeak 18 eta 15 irabazi zieten Gure Txokoako Andde Maritorena eta Adei Villameari.
Benjamin B mailan, Altxatako Markel Etxarte eta Koldo Bizentek 18 eta 9 irabazi zieten Arkupeko Imanol Ugaldebere eta Xuban Fernandezi, Arkupeko Aritz Otxoteko eta Asier Larraldek 18 eta 4 irabazi zieten Gure Txokoako Iñaki Ruiz eta Urtzi Fagoagari, Altxatako Aiert Irigoien eta Unai Arburuak 18 eta 14 irabazi zieten Gure Txokoako Asier Latorre eta Unax Villamearu eta Altxatako Xabi Iparragirre eta Rafaela Gomezek 18 eta 5 irabazi zieten Altxatako Andoni Otxoteko eta Xabier Telletxeari.