Nerea Sorondo eta Amaia Gartzia beratarrek irabazi dute Nafarroako arpana txapelketa

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 3a

Txapeldun eta txapeldunordeak, Igantziko udal ordezkarien eskutik sariak jaso ondotik. Aitor Arotzena

Herri kirol saio bikaina prestatu zuten berriz ere igantziarrek

Bi bikote aritu ziren nor baino nor larunbat honetan, urriak 1, Igantzin, Nafarroako Emakumezkoen Arpana Txapelketan. Alde batetik, Nerea Sorondo eta Amaia Gartzia beratarrak ariko dira eta Ana Lopez eta Itziar Nuñez lezaundarrak bertzetik. Bikote bakoitzak etzanda paratutako 45 ontzako enborrari 10 epai eman behar zizkion eta hasieratik aitzinetik izan ziren beratarrek lehen aldiz lortu zuten txapela janztea.

Bi bikote aritu ziren nor baino nor larunbat honetan, urriak 1, Igantzin, Nafarroako Emakumezkoen Arpana Txapelketan. Alde batetik, Nerea Sorondo eta Amaia Gartzia beratarrak ariko dira eta Ana Lopez eta Itziar Nuñez lezaundarrak bertzetik. Bikote bakoitzak etzanda paratutako 45 ontzako enborrari 10 epai eman behar zizkion eta hasieratik aitzinetik izan ziren beratarrek lehen aldiz lortu zuten txapela janztea.

Nerea Sorondok eta Amaia Gartziak, bazterretik Patxi Larretxea aholkulari zutela 8 minutu eta 16 segundu behar izan zituzten proba bururzeko eta Ana Lopez eta Itziar Nuñezek 8 minutu eta 35 segundu. Joan den urtean, 4 segundurengatik nagusitu ziren Lezaungoak. Txapelak eta sariak Lurdes Ibarluzea Igantziko alkatearen eta Imanol Retegi kirol zinegotziaren eskutik jaso zituzten.

 

Herri kirol saio ikusgarria

Txapelketa honekin batera, azkeneko urteetako ohiturari eutsiz, herri kirol proba ezberdin eta bereziak antolatu zituzten Igantziko Herri Kirol taldeko kideek. Lehenik, proba konbinatua egin zuten Bera eta Igantziko herri kirol taldeek. Aski parekatua joan zen lehia, baina azkeneko itzulian Igantziko zakulariak izan zuen erorikoak eman zion garaipena Berako taldeari.

Bertzelako erronkarik ere izan zen. Erraterako, Igantziko zortzi neska herriko sei mutilen kontra aritu ziren sokatiran eta mutilak nagusitu ziren tiraldi guzietan. Gero, zortzi neskak bortz mutilei egin zieten aurre eta oraingoan, neskak gauilendu ziren.

Proba eta proba artean, Iñaki eta Inaxio Perurena harri ezberdinekin aritu ziren, ikuskizun ederra eskainiz hauek ere.

Bertze proba batean, gizon proba berezia egin zuten Igantzi eta Berako kirolariek. 350 kiloko lasto fardoak gibelean zituztela, ahalik eta plaza gehien egiten saiatu ziren laukotetan banatuak. Proba guzian beratarrak aitzinetik izan baziren ere, azken sprint bikain batekin, igantziarrak gailendu ziren.

Halako jaialdi eder bati falta zitzaion ginda, arpanlari eta motozerraren arteko lehia izan zen. Nafarroako emakumezkoen arpana txapelketan aritu ziren bi bikoteak, Berako arpanlari gazteak eta, motozerrarekin, Sonia Taberna igantziarra aritu ziren. Arpanlariek korte bat ematen zuten bitartean, Tabernak bi eman behar zizkion motozerrarekin eta, ahalegin guzietan, motozerra nagusitu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun