Irailaren 30ean, ortziral eguerdiko 12etan Arcelor Mittalek Lesakan duen lantegian Arcelor Mittal Lesaka eta AMDS Processing-eko langileek elkarretaratze bat egin dute, Euskal Presoen eskubideak eta hauek dituzten eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko, LAB sindikatuak buruturiko ekimenean. Guztira 50 langile inguru elkartu dira.
Ekimen honekin LABek alde batetik salatu du Euskal Preso politikoen kolektiboaren aurka estatuak aplikatzen dituen exzepzio legeak. Honen aitzinean LABetik “konziente izanik garai politiko honetan non gatazkaren konponbidean pausuak ematen ari diren, non Ezker Abertzaleak pausu garrantzitsu batzuk eman dituen eskenatoki demokratiko batera iristeko, ikusten dugu nola estatuak ez duen inolako pausurik Euskal Herriko jendarteak eskatzen duen norabidean”.
Horregatik, LABen ustez “konponbidean eta bakegintzan Euskal Preso politikoek paper garrantzitsu bat jokatu behar dutela eta horretarako beraien eskubideak errespetatuak eta aitortuak izan behar direla, kalera atera gara guzti hori aldarrikatzera eta konponbide demokratikoan urratsak eman daitezen aldarrikatzera”.