Berako Dornakuko auzotarrek besta egin zuten irailaren 25ean

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 29a

Meza aditu eta auzotarrekin biltzeko probestu zuten Dornakutarrek. Rosa Errandonea

Mesedeetako Andre Mariren kaperan meza eta ondotik salda izan zuten

Ohi bezala, Mesedeetako Andre Mariren besta ospatu zen irailaren 25ean Berako Dornaku auzoan. Berez, irailaren 24a da eguna, baina ohikoa denez, ondoko igande goizean kaperan meza ospatu zuten.

Ohi bezala, Mesedeetako Andre Mariren besta ospatu zen irailaren 25ean Berako Dornaku auzoan. Berez, irailaren 24a da eguna, baina ohikoa denez, ondoko igande goizean kaperan meza ospatu zuten.

Mezan, urtean hildako auzotarren aldeko otoitza egiten dute eta aurten Balkezeneko Roxari Irazoki Matxikote izan zuten gogoan eta ondotik hamaiketakoa egin zuten. Garai batean, bazkaria ere egiten omen zen, hori bai, gizasemeek bakarrik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun