Punpalaplan gurasoentzako ikastaroa antolatu du Bortzirietako Euskara Mankomunitateak

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 29a

Gurasoak seme-alabekin euskaraz jolasteko jokuak ikasiko dira. Utzitako argazkia

Izen ematea urriaren 7a baino lehen egin behar da

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 6 urte bitarteko umeak dituzten gurasoentzako ikastaroa antolatu du. Ikastaroa urriaren 11, 18 eta 25ean (asteartez) izanen da, arratsaldeko 16:30etik 18:30 arte, Berako Mukixu Haur Eskolan.

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 6 urte bitarteko umeak dituzten gurasoentzako ikastaroa antolatu du. Ikastaroa urriaren 11, 18 eta 25ean (asteartez) izanen da, arratsaldeko 16:30etik 18:30 arte, Berako Mukixu Haur Eskolan.

Izen ematea Bortzirietako Euskara Mankomunitatean egin behar da, 948634125 telefonora deituta, edo euskara@bortziriak.org helbidera idatzita, urriaren 7a baino lehen. Matrikularen prezioa 15 eurokoa da, eta transferentzia bidez ordaindu behar da, dirua bi kontu hauetako batean sartuta: 3035 0135 91 1350013416 / 2054 0190 33 1100000029. Izen ematen duten guztiek izen bereko materiala hartuko dute, doan.

Ikastarora haurrak eramaten ahal dira. Gurasoak ikastaroan dauden bitartean, haurrak bertan egonen dira, begiraleek zainduta. Azkeneko saioan, haurrek ere parte hartuko dute.

Ikastaroan parte hartzeko gurasoek lehentasuna izanen dute. Ikastaro hau aproposa da guraso guztientzat, baina bereziki euskara ikasten ari direnentzat, baita euskara ulertuta ere solasteko zailtasunak dituztenentzat ere. Bertzalde, haurrak zaintzen aritzen diren aitatxi-amatxiek eta zaintzaileek ere parte hartzen ahal dute. Azkenik, hezitzaile eta begiraleek ere egiten ahal dute ikastaroa, baita Haur Hezkuntzako irakasleek ere.

Ikastaroa Urtxintxa Eskolak emanen du. Eskola hori aisialdiko gaietan aditua da, eta gisa honetako ikastaroak ematen esperientzia handia du. Gainera, gai honi buruzko material ugari argitaratu du. Punpalaplan materialaren egilea da Urtxintxa Eskola. Informazio gehiago: www.urtxintxa.org.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun