Udako parentesiaren ondotik, Euskara Batzordeak ere lan ibilbidea abiatu du. Irailaren 21ean bilera izan zuten eta bertze puntuen artean, udazkeneko kulturaldia aipatu zuten. Aurten, urriaren 29tik azaroaren 1era bitarte izanen dira Kultur Egunak. Aspaldiko urteetan bezala, azaroaren 1ean Baserritarren Eguna izanen da Ekaitza Elkartearen eskutik. Hau ere, prestaketan hasia da eta beraz, herritarrak egun horretan parte hartzeko animatu nahi dituzte. Aitzinerago, etxez etxe gonbidapen gutuna hartuko dugu seguruenik.
Bertzalde, bertso afaria, solasaldia… horrelako ekimenak tartekatuko dira kulturaldian. Hala ere, zehatz mehatz ekitaldien berri, hurrengo aleetan emanen dugu.