Bortz haurrekin hasi du ikasturtea Pelle-Ttiki haur eskolak

Nerea ALTZURI 2011ko irailaren 28a

Beñat, Xabier, Haizea, Helene eta Asierrek goiz atseginak pasatzen dituzte Pelle-Ttikin. Koldobike GOROSTIZA

Udan ere gurasoak auzolanean aritu dira egitasmoak aitzinera egin dezan

Aitzineko alean eskolako informazioa helarazi genizuen. Pelle-Ttiki haur eskolan, berriz, irai­laren 12an lanean hasi ziren hilabete bateko atse­denaldiaren ondotik. Koldobike Gorostiza hezitzailearekin, Haizea Arenas Etxebe­rria, Helene Alzuri Lujan­bio, Asier Mutuberria Pagola, Beñat Iribe­rri Casquero eta Xabier Leiza Maeztu ttikiek osatu dute momentuz ikasturte hasierako taldea eta urrian Karmele Oiartzabal Iturria hasiko da. Talde ttiki eta polita dela ezin uka. 09:00­etatik 13:00 bitarte jolasean gauza be­rriak ikasten gustura pasa­tzen dute. Eta ho­rrela hezi eta hazi eginen dira gure haurtxoak!

Gainera, aski xoko koloretsua gelditu da Pe­lle-Ttiki. Abuztuan, auzo­lanean margoketa lanak egin dituzte gurasoek. Bertzalde, haur eskolaren proiektuak luzez iraun dezan, hainbat ekimenetan jarrai­tzen dute gurasoek. Arantza Rock egunean ogitartekoak saldu ziren Pelle-Ttiki haur eskolaren alde. Le­rro hauek baliatuz, jarduera honetan zein ber­tze edozein ekintzetan parte hartu duzuen guziak eskertu nahi ditu Pe­lle-Ttiki haur eskolak, jasotako laguntzagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun