Irisarriko proiektua

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 28a

Foru Legearen arabera, plan bereziekin Ingu­rumen ondorioen adierazpena egin behar da eta berriki horixe egin da Harrobiak Irisa­rrin egin nahi duen turismo eta aisialdiaren gu­nea­ren planarekin.

Irisarriko proiektuaren plan berezia hasiera batez otsai­laren 23an one­tsi zuen Udalak eta apirilaren 1ean Nafarroako Aldizkari Ofizialean argi­ta­­­ratu ondotik, ez zen ale­­gazio­rik aurkeztu. Au­rrei­ku­si­ta­ko jardueren artean hauek aipa daitezke: Irisa­rri Jauregia zaharbe­rri­­tu eta hotel-apartamenturako ego­kitu; lau eremu sortu ostatu emateko unitate sakabanatuak eraikitzeko (gehienez hogei); abeltzain­tzako hiru­ nabeak egoki­tu nekazaritza eta abel­tzaintza, turismo eta aisialdiko jardueretarako; borda bat egokitu etxe­bizi­tza partikularra izateko; ki­su-labea egokitu eta aparkalekuetarako eremua moldatu.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuaren arabera, plan berezia bateragarria da natur ingurunearen kontserbazioarekin, eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak ere aldeko txostena emana du. Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak, bere aldetik, Ingu­ru­men ondorioen adierazpena egin du, baina baldintza ba­tzuk bete beharko dira: proiektuaren xehetasun azterlan bat egin beharko da eraikun­tzen diseinuek, aparkalekuek, tirolinak eta ur eta elektri­zitate hornidurek eta saneamenduak sortzen dituzten ingurumen ukipe­nak jasoz; interes bereziko zuhaitzak ukitzea ere saihestuko da; lur mugimenduen xehetasunak ere jakinarazi beharko dira; elektrizitatearen hornidurari da­go­kionez, transformazio zentro berriek eta aireko linea elektrikoaren tarteak dakarren elektrokuzio arriskua saihesteko eta hegaztiak babes­teko neurriak kon­tuan har­­tuko dira eta zuhai­tzak moztu aitzine­tik, Oihanak Kudea­tze­ko Atalari jakinaraziko zaio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun