Haur eta helduentzako hainbat ikastarori emanen zaie hasiera urrian

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 28a

Multikirolen barne, herri kiroletan aritzeko aukera izanen dute aurten ere gaztetxoek. Multikiroletan lehiarik gabe kirola egitea da helburua. Nafarroako Herri Kirol Jolasetan baino ez dira bertze tal

Gorputza mugitzeko eskaintza bat baino gehiago dago

Udako oporraldiaren ondotik, irail hasieran itzu­li ziren neska-mutikoak eskolara. Aurten bederatzi dira lehenbiziko aldiz eskolara doazenak, eta guztira 65 ikasle­.

Eskolako ordutegitik kanpo horietako auni­tzek eta herritar helduagoek ere bertzelako ekin­tzak­ eginen dituzte. Urri­tik ai­tzinera horretara­ko­ aukera eskainiko baita.

 

Multikirola

Iazko erantzun ona ikusi­ta, eskolatik multiki­rola an­tolatu da aurten berriz. Urriko lehenbiziko as­­tean­ hasiko dira kla­seak­ eta asteazken eta or­tzir­aletan izanen dira, 16:00­etatik 17:00etara. Landuko diren ekintzak eskubaloia, uretako kiro­lak, herri kirolak, atletismoa eta patinaia izanen dira. Hamazazpi neska-mutikok eman dute mul­tikiro­letan izena eta Urdi­ en­presako norbait etorri­ko da klaseak ematera.

 

Musika eskola

Musika eskolaren eskaintza ere izanen da, baina lerro hauek idazterakoan ezin izan da xehetasunik bildu.

 

Kenpo kai, gimnasia, pilates eta batuka

Kenpo Kai Berako Koro Iriartek eskainiko du. Mantenimenduko gimnasiaz, berriz, Ana Larretxea aranztarra arduratuko da eta astelehenetan (20:00-21:00) eta ortzegunetan (18:30-19:30) eskainiko da urria­ren 3tik aitzinera.

Pilates eta batuka Etxa­larren bizi den Rebe­ca Aranzadik emanen du. Astelehenetan 18:30­etik 19:30era pilates eskainiko du eta asteaz­ke­netan 20:00etatik 21:00­etara batuka. Azken hau berrikuntza da aurten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun