Urriaren 6rako Errioxara ateraldia antolatu du Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak. Goizean 07:30ean abiatuko dira plazatik eta bidean gosaldu ondotik Naxera bixitatuko dute. Ondotik, Baños del Río Tobiara joanen dira, upategi eta ertzebete fabrika bisitatzera. Labastida bisitatu ondotik, bertan bazkalduko dute. Txartelak 25 eurotan erosteko aukera hilaren 30a arte izanen da. Autobusa bete eta 30 pertsona gehiago apuntatuko balira, bigarren autobusa ere paratuko litzateke.
Bertze aldetik, jubilatuentzako soinketa ikastaroa antolatu du aurten ere San Ferminek. Urriaren 17tik maiatza bitarte emanen dira klaseak, astelehen eta ortzegunetan 16:00etatik 17:00etara. Izen ematea Elkartean egin behar da.
Memoria tailerra ere doan eskainiko da urriaren 5etik abenduaren 21era.