Hamalaugarren urtez Labiaga ikastolak antolatu dituen ingeles ikastaroak arrakastatsuak izan dira aurten ere eta lau begirale aritu dira lanean 56 haurrekin. Aurtengo berrikuntza, jendearen erantzunari esker, uztailean eta abuztuan ere udalekuak antolatu direla izan da. Labiagako ingeleseko udalekuak irekiak dira eta Bortzirietako haurrez gain, Gipuzkoa aldeko haurrak ere ikastolara inguratzen dira ongi pasatzera eta dakiten ingelesa praktikatzera.