Errugbi partida ikusgai

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 28a

Utzitako argazkia

Bada urte saila Berako errugbi taldea desagertu zela, baina Berako errugbizaleek hitzordu interesgarria izan zuten irailaren 17an Agerrako futbol zelaian. Baztan Errugbi Taldea eta Arratiko Zekorrak Errugbi Taldea aritu ziren aurrez aurre, aurre­denboraldian antolatutako partidan, Gure Txokoa elkartearen laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun