Boluntarioak behar ditu Elkarrizan-ek

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 28a

Lanean segitzen du Elkarrizan boluntarioen taldeak, Bortzirietako Gizarte Zerbi­tzuen Mankomunitatearen laguntzare­kin. Uda honetan, erra­te­rako, hainbat jardu­era egin ditu: baliabide mugatuko familietako gaztetxoei ikasketekin lagundu, adinekoei euren etxeetara edo ospitaletara lagundu, za­har­ etxe­koei konpainia egin... Eta ikasturte be­rria­rekin, gaz­telaniako klaseei ekinen zaie. Horreta­rako, Beralandeta uzte­ko­ eskatu zaio Udalari eta erretiratuak dauden bi irakaslerekin eskolak emanen­ dira, astean bi aldiz, irailetik ekainera. Udaz­ke­nean­ sen­tsibili­zazio kanpaina bat ere egitekoak dira, boluntarioak behar dituz­te­la­­ko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun