Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak antolatutako emakumezkoen paleta goma txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zen larunbatean, irailaren 24ean. Hauek izan ziren emaitzak:
Aurora eta Edurnek, 30; Garbiñe eta Maitek, 16
Mertxe eta Susanak, 30; Ianira eta Rebekak, 17
Goikoetxea eta Arrietak, 30; Asun eta Mirentxuk, 15
Irazustabarrena eta Semperrek, 30; Iera eta Saioak, 20
Urriaren 1ean, larunbat arratsaldeko 16:30etik aitzinera, laugarren jardunaldiko partidak jokatuko dira Lesakako udal pilotalekuan. Aurora eta Edurne, Irazustabarrena eta Semperren kontra. Mari Paz eta Ines, Iera eta Saioaren kontra. Mertxe eta Susana, Goikoetxea eta Arrietaren kontra. Amaia eta Sandra; Asun eta Mirentxuren kontra.