Irailaren 25ean burutu zen Igantziko 32. Artzain Zakur lehiaketan Pello Segurola azpeitiarra eta Artzai bere zakurra nagusitu ziren. Bigarren postua Aiako Peio Pagadizabalek eskuratu zuen eta hirugarrena Itsasuko Jean Paul irikin izan zen.
Azkeneko urteetan baino jende gehiago hurbildu zen Meakaundiko zelaira, batez ere Iruña aldetik, Igantziko Udaleko eta Bertizko Turismo Partzuergoko antolatzaileek jakinarazi dutenez. Azkeneko urteetan sarrera ttiki bat kobratzen zen eta aurtengoan ez da halakorik egin. Lourdes Ibarluzea herriko alkateak eman zituen sariak.