220 txirrindularik parte hartu zuten Berako XIX Mendi Bizikleta Ibilaldian

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 28a

Txirrindulariek eguraldi ederra izan zuten lagun ibilbidea osatzeko. Utzitako argazkia

Gure Txokoak berreskuratu zuenetik partehartzerik handiena da

Gure Txokoa elkarteak Berako Mendi bizikleta ibilaldia berreskuratu zuenetik inoiz izan duen partehartzerik handiena izan zuen irailaren 25ean. Guzira 220 txirrindulari ibili ziren, horietatik gehienak (157), ibilbiderik luzeena aukeratu zuten, 33 kilometrokoa. 27 txirrindularik 20 kilometrokoa egin zuten eta 36 ttikienek 10 kilometroko ibilbidea egin zuten.

Matzadatik Zalainerako lehen kilometroak neutralizatuak izan ziren eta gero Sarraia, Postas, Manttale, Ibardin, Usategieta, Landagaita, Lizuniaga eta Ardanbide inguruan ibili zien handienak. Gaztetxoak, berriz, autoetan eraman zituzten Postas ingurura eta handik pedalei eragin behar izan zieten helduak bezala.

Aipatzekoa da bortz herrietako txirrindulariekin batera, Irun eta Hondarribiatik ere aunitz hurbildu zirela, baita Patxi Vila Berako txirrindulari profesionala ere. Denborarik eta sailkapenik hartzen ez badira ere, ibilbide luzean bizkorrena Nestos Gonzalez izan zen, joan den astean Lesakan bigarren izan zena Patxi Vilaren ondotik. Ibilbide laburrenean Luis Mariezkurrena helmugaratu zen lehenik, eta ttikien ibilbidean, Berako Unai Iparragirre.

Katea-Bikek emandako bi bizikletak Iñaki Rodriguez eta Lesakako Jokin Lopezentzat izan ziren. Larun Haizpe elkarteak ere 6 txeke zozketatu zituen (50 euroko bonoak, masaiak…).

Gure Txokoa elkartetik eskerrak eman nahi izan dizkiete laguntzaile guziei eta bereziki egunean lan egiten duten 25 bolondresei, beraiek gabe ez baitzen posible izanen ibilaldi hau antolatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun