Irailaren 28an abiatuko dira Igantziko San Migel bestak

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 27a

Ortziral eguerdian betizuak izanen dira. Artxiboko argazkia

Larunbateko herri kirol saioan, Nafarroako emakumezkoen arpana txapelketa erabakiko da

Irailaren 28an, asteazken arratseko 20:00etan botako den altxaferoarekin abiatuko dira Igantziko San Migel bestak. Aitzinetik, 16:00etan, mus eta partxis txapelketak jokatuko dira eta lehen suzirien ondotik, kankailuak eta buruhaundiak txarangarekin ibiliko dira karrika bueltan herrian barna. 22:00etan Igantziko Biltoki elkarteko afaria eginen da eta gauerditik aitzinera dantzaldia.

Irailaren 28an, asteazken arratseko 20:00etan botako den altxaferoarekin abiatuko dira Igantziko San Migel bestak. Aitzinetik, 16:00etan, mus eta partxis txapelketak jokatuko dira eta lehen suzirien ondotik, kankailuak eta buruhaundiak txarangarekin ibiliko dira karrika bueltan herrian barna. 22:00etan Igantziko Biltoki elkarteko afaria eginen da eta gauerditik aitzinera dantzaldia.

 

San Migel eguna ortzegunean

Irailaren 29an, ortzegunean, San Migel egun handia ospatuko dute Igantzin. 10:00etan karrika buelta eginen dute txistulariek eta ezpata-dantzariek. 11:15ean Udalbatza, herriko ezpata-dantzari eta txistulariekin batera herriko ikurra aitzinean dutela, Herriko Etxetik elizara abiatuko dira meza nagusia entzutera. 11:30ean meza nagusia herriko abesbatzak kantatua. Ondotik bandera arbola doinuari dagokion ikurrin agurra plazan eta herriko ezpata-dantzarien saioa. 17:00etan pala partida jokatuko dute Susana Muneta eta Maite Ruizek, Iera Agirre eta Maider Mendizabalen kontra. 18:00etan berriz, pilota partida eskuz jokatuko dute Mikel Goñi eta Beñat Mitxelenak, Chafee eta Eskuderoren kontra. 20:30ean dantzaldia izanen da Gaubela taldearekin, baita gauerditik 02:00etara ere.

 

Herri bazkaria bertsolariekin ortziralean

Irailaren 30ean, ortziralean, 09:00etan dianak joko dituzte txistulari eta trikitilariek. 10:00etan puzgarriak izanen dira. 12:00etan betizuak eta txaranga. 14:00etan Baratzondon herri bazkaria izanen da Andoni Egaña eta Sustrai Colina bertsolariekin eta txarangarekin. 16:00etan berriz ere puzgarrietan ibiltzeko modua izanen da. 19:30ean zinea euskraz tenis pistan: Biki Bikingoa. 21:00etan zezen suzkoa eta ondotik muxikoak. Gauerdian kontzertua.

 

Herri kirol saioa larunbatean

Urriaren 1ean, larunbatean, 10:00etan karrika buelta eginen da gaiteroekin. 11:30ean kenpokai erakustaldia 12:30ean Karrika buelta kankailu eta buruhaundiekin. 13:00etan toka txapelketa frontoian. 18:00etan herri kirolak. Nafarroako emakumezkoen arpana txapelketa jokatuko da eta horretaz gain, harri altxatze proba, Bera eta Igantziko taldeen arteko konbinada eta herritarren arteko desafioa. 20:00etan zinea euskaraz tenis pistan: Pagafantas. Gauez DJa ariko da musika jartzen plazan eta 01:00etan elektrotxaranga karrikaz karrika.

 

Igandean azken ekitaldiak

Urriaren 2an, igandean, 10:30ean karrika buelta eginen da txistulari eta trikitilariekin. 11:00etan danza jazz ikuskizuna 13:30ean jubilatuen bazkaria Baratzondon. 16:00etan haurrentzako taillerrak. 18:30ean txokolatada. 20:00 zinea euskaraz tenis pistan: Sexua New Yorken. Honela bukatuko dira bestak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun