Igantziko San Migel bestetako txupinazoa irailaren 28an, asteazken arratseko 20:00etan botako bada ere, asteburu honetan hasiko dira bestak girotzeko ekitaldiekin. Honela, irailaren 24ean, larunbat goizeko11:30ean patata tortilla txapelketa eginen da. 16:00etan plater tiroketa izanen da Ziobin. 20:00etan herriko dantzariek emanaldia eskainiko dute plazan. 22:00etan bertso afaria izanen da, Xabier Silveira eta Julen Zelaietarekin Irailaren 25ean, igande goizeko 10:30ean karrika buelta eginen da txistulari eta trikitilariekin. 11:00 haurren herri kirolak izanen dira plazan. 12:00etan VIII. Gazta lehiaketa jokatuko da. 16:30ean, XXXII. Artzain zakur lehiaketa Meakaundiko zelaian. Frain aldetik berriz ere plazara jautsita, 19:00etan sagardo besta, gazta dastaketa eta trikitixa emanaldia izanen dira.