Helduen matrikulazio kanpainari hasiera emateko, Bortzirietako Euskaltegiak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak irakurketa saio jarraitua antolatu dute Lesakan. Ekitaldia irailaren 23an izanen da, Lesakako Plaza Zaharreko kioskoan, ortziral arratsaldeko 18:00etatik aitzinera. 30 guraso inguruk, bortz herrietakoak, hainbat idazleren ipuinak biltzen dituen “Egizu lo” liburua irakurriko dute oso-osorik, hasieratik bukaeraraino.
Aurten, bereziki Bortzirietako gurasoei zuzendu nahi dizan diete mezua Euskara Mankomunitatetik eta Euskaltegitik: “Zeuon euskara maila hobetzeko euskaltegian izena emateko garaiz zabiltzate oraindik. Izan ere, zuen papera funtsezkoa da euskara transmititzeko, eta euskaltegian zuen euskara maila hobetuta, bertzeak bertze, seme-alabei ipuinak irakurri eta etxerako lanekin laguntzeko moduan izanen zarete”.