Berako XVII. Dantzari Ttiki Eguna irailaren 24an eginen da

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 23a

Karrikaz karrika dantzan ariko dira ttikiak larunbatean Beran. Artxiboko argazkia

Herrikoekin batera, Ibarra, Andoain eta Sarako dantzariak ariko dira

Hutsik egin gabe, Dantzari Ttiki Eguna eginen da irailaren 24an, hamazazpigarren urtez Gure Txokoa Dantza Taldeak antolatuta. Berako dantzariekin batera, Ibarrako Alurr, Andoaingo Urki eta Sarako Zazpiak Bat dantza taldetako gaztetxoek karrikaz karrika erakutsiko dituzte beraien dantzak.

09:30ean ailegatuko dira kanpoko dantza taldetakoak eta harrera eginen zaie. 10:00etan auzoetara banatuko dira herriko dantzariekin batera: batzuk Agerrara joanen dira, bertzeak plaza aldera eta hirugarrenak Illekuetara. Kalejiran eta dantzan ibili ondotik, gosaldu eginen dute eta 12:00etan Iamotenean elkartuko dira. 12:30ean denak Altzatera joanen dira dantza saioa eskaintzera eta bazkaldu ondotik, jokoak izanen dituzte Eztegara pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun