Alkoholiko Anonimoak erakundeak bilera publikoa eginen du irailaren 24ean Beran

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 23a

Larunbat arratsaldeko 20:00etan hasiko da Beralandetan

Alkoholiko Anonimoak erakundeak irailaren 24ean, larunbat arratsaldeko 20:00etan, bilera publikoa eginen du Berako Beralandeta aretoan, garai bateko hiltegi zaharrean.

Alkoholiko Anonimoak erakundeak irailaren 24ean, larunbat arratsaldeko 20:00etan, bilera publikoa eginen du Berako Beralandeta aretoan, garai bateko hiltegi zaharrean.

Bilera hau urtero burutzen dute, eta bere jarduera, ekintza eta zerbitzuen berri emateko izaten da. Alkoholiko Anonimoak erakundeak Nafarroan 76 urte daramazki lanean, Beran 23 eta Elizondon 5. Informazio gehiago nahi izanez gero, 948 241 010 edo 609 478 341 zenbakietara deitzen ahal da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun