Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Berdintasunaren inguruko Diagnostikoa egiten ari da aurten Bortzirietan, Berdintasunerako Nafarroako Institutuaren (INAI) laguntzarekin.
Programari arroaldi bat eman nahi dio Mankomunitateak eta Diagnostikoaren bidez, gizarte eragile ezberdinen parte hartzea lortu nahi du, eta bertzetik, dauden beharrak eta etorkizuneko lan ildoak finkatu.
Horretarako, gizarte eragile horiekin biltzen hasia da. Lehenbiziko bilera irailaren 12an egin zuten Lesakan eta DAFo analista egin zuten (Ahultasunak, Mehatxuak, Indarguneak eta Aukerak). Sarrera gisara, partehartzaileek bere iritziak eman zituzten eta hurrengo bi saioetan lan ildoak finkatuko dituzte.
Bigarren bilera irailaren 19an, heldu den astelenean eginen da Berako Beralandetan, hirugarrena berriz ere Lesakako Koskonta Bideko aretoan irailaren 26an. Saio bakoitza ordutegi ezberdinetan eskainiko da, goizez 13:00etan eta arratsaldez 17:30ean, eragile ezberdinen kontziliazioa eta parte hartzea errazteko.
Konklusioak argitaratuko den hondar bilera urriaren 3an, 17:30etik 19:30era eginen da Beralandetan.