Bada urte saila Berako errugbi taldea desagertu zela, baina Berako errugbizaleek hitzordu interesgarria izanen dute irailaren 17an, larunbat arratsaldeko 17:00etatik aitzinera Agerrako futbol zelaian.
Baztan Rugby Taldea eta Arratiko Zekorrak Rugby Taldea ariko dira aurrez aurre, bi talde hauen aurredenboraldian antolatutako partidan, Gure Txokoa elkartearen laguntzarekin.
Aurtengoan, Baztan Rugby Taldeak, senior eta jubenil mailako taldeekin batera, lehen aldiz kadete mailakoa ere zelairatuko du.