Abiatu da Lesakako Arkupe elkartearen emakumezkoen paleta goma txapelketa

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 15a

Larunbat honetan bigarren jardunaldia jokatuko da

Joan den larunbatean, irailaren 10ean abiatu zen Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak urtero antolatzen duen emakumezkoen paleta goma txapelketa. Hauek izan ziren emaitzak:

Mertxe eta Susanak, 30; Amaia eta Sandrak, 18.

Irazustabarrena eta Senperrek, 30; Garbiñe eta Maitek, 24.

Goikoetxea eta Arrietak, 30; Ianira eta Rebekak, 28.

Aurora eta Edurnek, 30; Mari Paz eta Inesek, 21.

 

Bigarren jardunaldia larunbatean

Larunbat honetan, irailak 17, bigarren jardunaldia jokatuko da:

Ianira eta Rebeka, Asun eta Mirentxuren kontra;

Garbiñe eta Maite; Iera eta Saioaren kontra;

Mari Paz eta Ines, Irazustabarrena eta Senperren kontra;

Amaia eta Sandra, Goikoetxea eta Arrietaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun