Argazki lehiaketa antolatu du aurten ere Lesakako Beti Gazte Elkarteak

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 15a

Joan den urtean bezala, erakusketa eginen da lehiaketara aurkeztutako argazkiekin. Artxiboko argazkia

Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira

Lesakako Beti Gazte elkartearen 70 urteurreneko ospakizunen barrenean, argazki lehiaketa berreskuratu zuen joan den urtean eta aurtengoan ere segida eman nahi dio ekimenari. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.

Argazkien gaia librea izanen da, baina sari berezia izanen da kirol argazkirik hoberenarentzako. Paperean egindako argazkiak aurkeztu beharko dira, zuri-beltzean edo kolorean eta digitalki manipulatu gabeak. Argazkiekin batera, CD bat bidaliko da, aurkezturiko argazkiak edukiko dituena, JPEG formatoan, 300 pppko guttieneko bereizmenarekin. Egile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkezten ahal ditu eta berak erabakiko du argazkiaren neurria, nahiz eta horietako bakoitzak gehienez 30x40 zentimetroko kartulinean jarrita egon beharko duen.

Hiru sari emanen ditu Beti Gazte elkarteak. Lehenbizikoa, 300 euro eta trofeoa, bigarrena 200 euro eta trofeoa eta hirugarrena 100 euro. Gainera, sari berezia izanen da kirol argazkirik onenarentzat.

Antolatzaileek izendatuko duen epaimahaiak azaroaren 6an emanen du erabakia eta egun berean hasita, azaroaren 6tik 30era, erakusketa izanen da Beti Gazte elkartearen egoitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun