52 ikaslerekin eta 9 maixurekin hasi da ikasturte berria

Nerea ALTZURI 2011ko irailaren 14a

DBHko ikasleak lehendabiziko eskola egunean. Aitor Elexpuru

Eskolan iaz baino unitate bat gehiago dago, hiru urteko zortzi ikasleek taldea osatu baitute

Joan den irailaren 7an, eskualdeko hainbat ikastetxetan bezala, ikasturte berria abiatu zen he­rriko eskolan. Maixuak irailaren lehenean hasi ziren udako oporraldiaren ondotik, eta joan den astetik, neguko denboraldian sartu da eskola.

Aurten, gainera, zor­tzi ikaslek eskola haundia estreinatu dute. Ba­tzuk Pelettiki haur eskolatik heldu direnez, beharbada ez dute arro­tza izanen eskolako martxa­.

Iaz baino unitate bat gehiago du eskolak, Maddalen, Iraide, Beñat, Saioa, Oinatz, Ka­ttin, Ainize eta Oierrek hiru urteko ikasleen taldea osa­tzen baitute. Eskola ba­rreneko espazioa moldatu behar izan dute, Haur Hezkuntzako gela berri hori izateko.

Guzira, 52 ikasle daude aurtengo ikasturtean. Aitor Elexpuru zuzendari eta irakasle arduretan ariko da; eta gainerako maixuak Ixabel Danboriena eta Juana Larralde be­rtakoak; Haritz Arriola sunbildarra; Naiara Diez eta Karmen­txu Iriar­te irundarrak; Igone Elizondo donez­teba­rra; eta Anartz Miner Astigarragakoa dira. Ber­tze maixu bat ere bada baina lerro hauek idazterakoan, ez zuten horren informaziorik.

Gainerakoan, lehenbiziko egunetik jantokiko zerbitzua abian da iaz bezala, eta hilabe­te honetan eskola goizez bakarrik izanen dute.

 

Eskolako lanak

Ikasturte berria pres­tatzeko zenbait lan egin dira eskola barruan eta kanpokaldean: patioa margotua dago; irailaren 2an eskolaren de­sin­fektazioa egin zen; biharamunean, Guraso Elkar­tekoek auzolanean ikastetxea garbitu zuten. Izan ere, eskolako leihoak aldatu dituzte. Horretarako, Udalak leihoak berri­tzeko lanak Ireki Leihoak enpresari esleitu zizkion, 30.350,78 eurotan, BEZ­a barne. Udalak 21.975,08 euroko dirula­guntza jaso zuen Nafa­rroako Gobernutik, lan horiek egiteko. Zein leiho aldatu jakinaraziko dio Udalak enpresari lagun­tza hori gastatu arte.

Bertzetik, eskolako berogailua berritzeko lanak Kalbiosu enpresari esleitzea erabaki zuen Udalak, 34.136,22 euroan, BEZ-a barne.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun