Udal berriak erabaki du zein izanen diren hautetsien aurtengo ordainsariak. 2011n 16.090,25 euroko dirulaguntza hartu zuen Udalak hautetsiei karguan aritzeagatik emateko. 2011ko ekainera bitarte, aitzineko Udalbatzak partida horretatik 7.096,88 euro gastatu zituen eta 8.993,37 euro sobratzen dira. Horrekin honela egitea erabaki da: alkateari osoko bilkuretara joateagatik 320 euro ematea bilkura bakoitzeko, dedikazioa haundiagoa delako, eta zinegotziei osoko bilkuretara joateagatik 180 euro ematea bilkura bakoitzeko.