Multi-Arte programa emanen da aurten Bera eta Lesakan

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 14a

Santiago Jorge margolaria, ikastaro batean. Utzitako argazkia

Artearekin lotutako ezagutza ahalik eta sa­ko­nena lortzeko eta ikas­leek sormena bere osotasunean garatzeko ‘Multiarte’ adierazpen artistikoaren programa landu nahi du ikasturte honetan ere Santiago Jorge margolariak Lesakan eta Beran.

Kanarietako La Palman sortu eta Tenerifen, Madrilen eta Galizian pinturarekin, grabatuarekin, diseinuarekin eta bertze adierazpen artistikoekin zerikusia duten ikasketak egin ondotik, Lesakan bizi den artistak urritik aitzinera astelehen eta astearte arratsaldetan eskainiko du 6 urtetik goitiko ikasleei zuzendutako ikastaroa, 17:00etatik 18:30era eta 18:30etik 20:00etara, Beti Gazte elkartean.

Berako Gure Txokoa elkartean, berriz, larunbatetan 10:30etik 12:00etara eta 12:00etatik 13:30era eskainiko da programa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun