Lore Jokoak Labiaga Ikastolan

TTIPI TTAPA 2011ko ira. 14a, 13:45

Aurten bigarren aldiz Lore Jokoak antolatu ditu Labiaga ikastolak. Larunbat hau, irailak 17, izanen da egun haundia, eta, ber­tzeak­ bertze, kalejira, bikoteka toka txapelketa eta Altzateko frontoian­ dantzaldia izanen dira eta eguerdian ikastolaren bazkaria eginen da. Txartelak ikastolako idazkaritzan eros daitezke. Aipatu, ekimenetara ingu­ratzen direnei baserrita­rrez jantzi­ta joateko gonbidapena egin dietela ikastolatik.

Irailaren 23an, berriz, Nafarroako konkistaren urteurrenari buruzko hi­tzaldi bat izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun