Udal hautetsien ordainsariak

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 14a

Uztailaren 28ko osoko bilkuran onartu zituen­ Udalak, hautetsien or­dain­sariak. Horren arabera, Marisol Taberna alkatea dedikazio es­klu­si­boan ari da irailaren 1az geroztik, eta urtean 39.796,96 euroko soldata gordina izanen du, 14 ordainsaritan. Kopuruak urte hasieran udal langileek duten igoera bera izanen du. Bertzetik, hautetsiek 30 euro hartuko dituzte udal organoen bileretara joateagatik. Kopuru bera hartuko dute Uda­lak ordezkaritza duen­ bertze edozein erakunderen bileretara joateagatik ere, baldin eta erakunde horietan ez bada kobratzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun