Dantzari Ttiki Eguna irailaren 24an eginen da

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 14a

Euskal Herriko dantzari gaztetxoak herrian barna ibiliko dira

Hutsik egin gabe, Dantzari Ttiki Eguna eginen da irailaren 24an, Gure Txokoa Dantza Taldeak antolatuta. Ibarra, Andoain eta lerro hauek idaz­terakoan konfirmatu gabe dagoen hirugarren dantza talde bateko gaztetxoak 09:30­ean ailegatuko dira. 10:00­­etan auzoetara banatuko dira herriko dan­tzariekin batera: batzuk Agerrara joanen dira, bertzeak plaza aldera eta hirugarrenak Illekuetara. Kalejiran eta dantzan ibili ondotik, gosaldu eginen dute eta 12:00etan Iamotenean elkartuko dira. 12:30ean denak Altza­tera joanen dira dantza saioa eskain­tzera eta bazkaldu ondotik, jokoak izanen dituzte Eztegara pilotalekuan.

 

Helduentzako euskal dantza ikastaroak

Helduentzako euskal dantza ikastaroa antolatu du Gure Txokoa Dan­tza Taldeak. Irailaren 17tik azaroaren 19ra bitarte izanen da, larunbatetan 12:00etan. Izen-ematea larunbat honetan, irailak 17, egin beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun