Martxan da Jubiloteka zerbitzua

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 14a

Jokin Apezetxea

Lana, Familia eta Bizitza Pertsonala uztartzeko II. Itun Mankomunatuaren ekimenez, abian da aurten ere Jubiloteka zerbitzua, Nafarroako Berdintasun Ins­titutuak sustatuta. Mendekotasun arineko adinekoak zaintzen dituzten familiei aukera bat eman bidenabar, adinekoen arteko harremanak bultzatu, eta ariketa fisikoekin eta burukoekin euren egoera hobetzea da helburu nagusia. Irailaren 6an zabaldu zituen ateak eta abenduaren 23ra arte eskainiko da zerbitzua, astearte eta ortziraletan 10:00etatik 13:00etara. Egunero 10:00etatik 10:15era harrera eginen dute; 10:15etik 11:00etara ariketa fisikoak; 11:00etatik 11:15era hamaiketakoa; 11:15etik 12:45era estimulazio kognitiboa landuko dute eta 12:45­etik 13:00etara erlaxazioa eta agurra. Irailaren 2an aurkezpena egin zen eta 25 lagun elkartu ziren. Izen-ematea Bortzirietako Gizarte­ Zerbitzuen Mankomunitatera deituta (948 635036) edo idatzita (ssb@lesaka.net) egin behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun