Beti Gazte Elkarteak antolatuta, igande honetan, irailak 18, eginen da Lesakako BTT ibilaldia. Bi ibilbide izanen dira aukeran, 52 kilometrokoa bat eta 32 kilometrokoa bertzea, erdi mailako zailtasuna eta zailtasun altua dutenak eta 1.700 metroko desnibel positiboarekin.
Kirolariak 09:00etan aterako dira Lesakako plazatik. Hori baino lehen, 08:00etatik aitzinera eman beharko da izena, edo Internet bidez (www.betigazte.net edo www.kirolprobak.com) ortzegun hau baino lehen. Egun berean apuntatuz gero, bazkideek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta ez direnek 17 euro. Internetez eginez gero, berriz, 15 euro. 350 lagunetan finkatu dute partehartzaileen muga.