Lesakako gazteek gaztetxe baten beharra aldarrikatu dute

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 14a

Lesakako gazteek antzerkia egin zuten Bittiriko bestetako ortziralean. Utzitako argazkia

Herriko koadrila eta adin ezberdinetako jendearen arteko harremana sendotzeko aukera emanen lukeela uste dute

Azken hilabeteetan inoiz baino indartsuago dabiltza Lesakan gaztetxearen gibeletik eta Bittiriko bestatako ortziralean jendearen aitzinera atera ziren antzerki baten bidez hau aldarrikatuz.

Azken hilabeteetan inoiz baino indartsuago dabiltza Lesakan gaztetxearen gibeletik eta Bittiriko bestatako ortziralean jendearen aitzinera atera ziren antzerki baten bidez hau aldarrikatuz.

Lesakako Gazte asanbladaren oharrak dioenez, “hasteko leku fisiko ezak aunitz mugatzen gaitu, bai bileretan, zein antolatzeko ditugun ekintzak antzinera eramateko orduan ere”.

Izan ere, herriko elkarte eta ostatuek eskaintzen dizkieten tokien edo eguraldiaren menpe aritzen dira beti. Uda honetan adibidez, plazako kioskoan egin behar izan dituzte bilerak.

Bertzalde, Gazte Asanbladaren ustez, “gaztetxe bat edukitzeak herriko kuadrila eta adin ezberdinetako jendearen arteko harremana sendotzeko aukera ematen du baita bertze herritako gazteak ezagutzekoa ere”. Gainera, gaztetxearen bidez sormena garatzeaz gain, “bertze aisialdi eremu bat eskeini nahi genuke, herritik urrundu gabe, eta aisialdi komertzialari uko eginez” diote Lesakako gazteek bere idatzian.

Azkenik, “gazteriaren alferkeria salatzea horren erreza den gizarte honetan, eztabaida, hitzaldi, tailer, ikastaro, formakuntza… bidez gaztetxean iritzi kritikoa bultzatzen ahal dugula” uste dute.

Horregatik gazteentzat ez ezik, Gaztetxeak alde onak herri guztiarentzat dituela iruditzen zaie. Izan ere, “adin guztientzako jendeari bideratutako ekintza eskainiko dituen gune irekia izateaz gain, herriari bizia emanen dion lekua lortu nahi dugu”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun