Ibardingo ur-hornidura eta saneamendu lanak 487.419 eurotan eginen dira

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 8a

Ibardingo benten ur zikinak ere Berako saneamendu sarera bideratuko dira. Artxiboko argazkia

Berako Herriko Etxean eginen diren obrak direla-eta bulegoak Kultur Etxera eta Beralandetara pasako dira irailaren 16tik aitzinera

Bera-Lesaka ur hornidura bateraturako lanen lehen fasean Ibardingo ur-hornidura eta saneamendu lanak Sasoi Eskabazioak enpresari eman dizkio Berako Udalak, 487.419,20 euroren truke. Lanak hiru hilabeteko epean bukatu beharko ditu.

Bera-Lesaka ur hornidura bateraturako lanen lehen fasean Ibardingo ur-hornidura eta saneamendu lanak Sasoi Eskabazioak enpresari eman dizkio Berako Udalak, 487.419,20 euroren truke. Lanak hiru hilabeteko epean bukatu beharko ditu.

Zehazki, Marisol Taberna Berako alkateak aipatu digunez, Usategieta aldean Iasolatik herriruntz jaisten den hoditikur hartune bat egingo da eta hontatik zabortegi inguruan egingo den bonbeo estazioko depositoak beteko dira. Bonbeo estazio honetan Ibardingo depositoetaraino ura eramango duten bonbak izango dira.

Bertzetik, eta ur hornidurarako zuloak irekiko direla probextuz, Ibardinen dauden saneamenduko sarearen filtroetatik ur-zikina bidaliko da herriko saneamendu sareruntz. Zabortegiko ur zikinak dagoeneko herriko sarera daude bideratuak, eta Ibardingo filtroetako ura ere zabortegiko hodiaren bidez garraiatuko da. Ibardingo filtroak Ibardingo denden azpiko aldean daudenez, lehendabiziko zatiko altuera gainditzeko ur hauek bonbeatu egin beharko dira, eta horretarako bonbeo estazio txiki bat eraikiko da baita ere ur-zikinentzako Ibardinen.

 

Udal bulegoak Kultur Etxean eta Beralandetan irailaren 16tik aitzinera

Lau urteko inbertsio planaren barrenean, laister Berako Herriko Etxean konpontze lanetan hasiko dira. Nafarroako Gobernuak beheitiko sotoa, beheko solairua eta lehendabiziko solairua moldatzeko dirulaguntza eman duenez, bigarren solairua ez da ukituko. Hori dela eta, Herriko Etxean eginen diren lanek irauten duten bitartean Berako udal bulegoak Kultur Etxera eta epaitegia, Gizarte Zerbitzuak, Nekazaritza Bulegoa eta Iratxe Elkartea Beralandetara aldatuko dira, irailaren 16tik aitzinera. Udala itxita egonen da irailaren 13tik 15era, trasladoa egiten den bitartean.

Lau urteko inbertsio plan honen barrenean, Berako Udalak herriko hainbat karrika eta sare moldatzeko lanak esleitzeko deialdia egin zuen azkeneko udal batzarrean. Zehazki Eztegara, Herriko Etxeko Plaza eta gibeleko karrika, Xubixabal eta Kanttonberriren gibeleko aldean konexio bat eginen dira. Horretaz gain, heldu den astean hasiko dira Portulako presa moldatzeko lanak, hauek ere Nafarroako Gobernutik diruz lagunduak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun