Berako Labiaga ikastolaren udalekuak arrakastatsuak suertatu dira

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 8a

54 neska-mutikok parte hartu dute ingeleseko udalekuetan. Utzitako argazkia

56 haur aritu dira uztailean eta abuztuan

Hamalaugarren urtez Berako Labiaga ikastolak ingeles udalekuak antolatu ditu eta uda honetan ere aruntean arrakastatsuak suertatu dira. Izan ere, lau begirale aritu dira lanean izena eman zuten 56 haurrekin.

Hamalaugarren urtez Berako Labiaga ikastolak ingeles udalekuak antolatu ditu eta uda honetan ere aruntean arrakastatsuak suertatu dira. Izan ere, lau begirale aritu dira lanean izena eman zuten 56 haurrekin.

Aurtengo berrikuntza gisara, udako bi hilabeteetan matrikula egiteko aukera eskeintzea erabaki zen eta jendearen erantzunari esker, bai uztailean baita abuztuan ere udalekuak antolatzea posible izan da.

Labiagako ingeleseko udalekuak irekiak direla aipatu behar da eta Bortzirietako haurraz gain, Gipuzkoa aldeko haurrak ere ikastolara inguratu dira ongi pasatzera eta dakiten ingelesa praktikatzera. Udalekuetan antolatzen diren betiko jokoez gain, ez ohizko ekintzak praktikatzeko aukera ere badago: piraguan ibili, gau batean etxetik kanpo lo egin, igerilekua eta bertzelakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun