Bertze urte batez eta honekin iada badira hamabi, bertze musiken Ertz jaialdia eginen da irailaren 9tik 17ra. Asteburu honetan, irailaren 9tik 11ra Beran aurkeztuko dira musika emanaldiak. Beran ez ezik, Donostian eta Hazparnen (Lapurdi) ere ospatuko da.
Zehazki, ortziralean, irailaren 9an, 21:00etan hasiko da jaialdia Berako Kultur Etxean La Astronave opereta zientifikoarekin. Gianmarco Serrak koordinatuta, 60 musiko eta musiko ez direnak arituko dira astronabe baten gainean.
Irailaren 10ean, larunbat arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara Adibera proiektuaren barnean tailerrean egindako soinu-eskulturak erakutsiko ditu karrikaz karrika Marcello Liberatok. Horretaz gain, Sandra Cuestak herriko ezohiko leku batean performancea eskainiko du eta Circo Patafísicok tea edatera eta entzutera gonbidatuko du. 22:00etan Lionel Marchettik eta 23:00etan 0 (for Pescussion) taldeak zuzeneko emanaldiak eskainiko dituzte Kultur Etxean.
Irailaren 11n, igande arratsaldeko 17:00etan Open Ertz eskainiko du Circo Patafísicok Kaxerna Gaztetxean eta 20:00etan zuzeneko emanaldia eskainiko du Fréderic Joualong-ek leku berean.
Datorren astean Donostia eta Hazparnen
Datorren astean, Beratik Donostia eta Hazparnera mugituko dira Ertz jaialdi honetako ekitaldiak. Astelehenean, irailaren 12an, Gorreriak artxiboaren aurkezpena eginen da Artelekun 18:00etan eta ondotik, Jose Manuel Berenguer eta Carlos Gomezen zuzeneko emanaldiak izanen dira.
Irailaren 13an, astearte arratsaldeko 19:00etan Hirugarren Belarria egitasmoa aurkeztuko du Oier Etxeberriak Artelekun eta Carmen Pardok “Soinuzko masajeak burbuila globalean” aurkeztuko du.
Hirugarren Belarria egitasmo horren barrenean, irailaren 14ean, asteazken arratsaldeko 19:00etan “Entzumenari, soinuari eta izpirituari” buruz ariko da Ramón Andres eta Marta García Quiones “Musikaren entzumena, arretaren eta memoriaren artean” landuko du Artelekun.
Irailaren 15ean, ortzegun arratsaldeko 19:00etan, berriz, Arantxa Iturbek “Behin. Zuretzat. Orain” ariko da eta gero, Patziku Perurenarekin solasean “Ixo, lurra aditzen ikasi artio!” elkarrizketa publikoa eginen da. Ondotik, zuzeneko emanaldia eskainiko du Ferran Fagesek.
Irailaren 17an, larunbatarekin, Hazparneko Ttattola gaztetxean, Ferran Fages, Myriam Ayçaguer, Frédercic Jouanlong eta Doncamatic + Rüdigerek zuzeneko emanaldiak eskainiko dituzte, aurtengo Ertz jaialdiari akabaila emateko.