Inundabilitate Planak eragiten dituen desjabetze gastuei ezin izanen lieke aurre egin Lesakako Udalak

TTIPI TTAPA 2011ko ira. 6a, 10:03

Zambra eraikina eta herriko zazpi zubi botatzea eskatzen du Inundabilitate Planak. Artxiboko argazkia

Kantauriko Ur Konfederazioari expropiazioak murriztea eta alegazioak aurkezteko epea luzatzea eskatu du Bilduk

Biurrana eta Onin erreken Inundabilitate Planaren inguruko lanetan ibili da uda honetan Lesakako Herriko Etxea. Izan ere, Bilduk jakinarazi duenez, “Udalean sartu ginenean ohartu ginen planaren ondorioz bizilagun aunitzek kalteak jasaten zituztela beren jabetzetan eta beraiekin biltzea erabaki genuen”. Proiektua ekainaren 16an jarri zen erakusketa publikoan eta hilabete beranduago bukatzen zen alegazio epea. Kaltetuek beraien alegazioak prestatzeko aukerarik ez zutela ikusirik, Kantauriko Ur Konfederazioari alegazio epea bertze hilabete batez luzatzea eskatu zitzaion eta erakundeak onartu egin zuen.

Konfederazioarekin izandako bilera batean proiektuaren kostuaren inguruko bertze jakingarri batzuk ikasi zituen Udalak. Izan ere, obraren aurrekontua 2.015.587 eurokoa eta 2007ko Espainiako aurrekontuetan planarentzat onartutako dirulaguntza 2.289.900 eurokoa bada ere, expropiazio edo lurren desjabetze gastua 642.253,50 eurokoa da eta Konfederazioak aipatutakoaren arabera, gastu hori udalaren gain joanen litzateke, “aitzinetik jasotako informazioaren ondorioz genituen uste batzuk gezurtatuz”.

Honela, Bilduren ustez, “nahiz eta plana herriarentzat onuragarria izan daitekeen”, gastu horri ezin diola aurre egin ikusirik alegazioa jarri da Herriko Etxetik. Alegazio horretan, expropiazioak ahal den neurrian murrizteko eskatu da, horrela planaren kostua murrizteko. Modu honetan, ur bideraketa planak duen kostua, hasiera batean uste zen bezala, Konfederazioak bere gain hartuko luke.

Gai honetan emandako hondar pausua, Konfederazioari alegazio epea bertze hilabete bat gehiago luzatzeko eskatzea izan da. Horrela, bai zuzenki kaltetuak direnak, beraien kexak eta alegazioak behar bezala egin ahal izanen lituzkete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun