Multi-Arte programa eskainiko du Santiago Jorge margolariak Beran eta Lesakan

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 6a

Santiago Jorge margolaria, bere ikastaroetako batean. Utzitako argazkia

Urritik aitzinera eginen dira ikastaroak Beti Gazte eta Gure Txokoa elkarteetan

Artearekin lotutako ezagutza ahalik eta sakonena lortzeko eta ikasleek sormena bere osotasunean garatzeko “Multiarte” adierazpen artistikoaren programa landu nahi du ikasturte honetan ere Santiago Jorge margolari eta ilustradoreak Lesakan eta Beran.

Artearekin lotutako ezagutza ahalik eta sakonena lortzeko eta ikasleek sormena bere osotasunean garatzeko “Multiarte” adierazpen artistikoaren programa landu nahi du ikasturte honetan ere Santiago Jorge margolari eta ilustradoreak Lesakan eta Beran.

Kanarietako La Palman sortu eta Tenerifen, Madrilen eta Galizian pinturarekin, grabatuarekin, diseinuarekin eta bertze adierazpen artistikoekin zerikusia duten ikasketak egin ondotik, Lesakan bizi den artistak urritik aitzinera astelehen eta astearte arratsaldetan eskainiko du 6 urtetik goitiko ikasleei zuzendutako ikastaroa, 17:00etatik 18:30era eta 18:30etik 20:00etara, Beti Gazte elkartean.

Berako Gure Txokoa elkartean, berriz, larunbatetan 10:30etik 12:00etara eta 12:00etatik 13:30era eskainiko da programa.

Margoketa tailerra, marrazketa klaseak, margoketa kreatiboa, sormen tailerra, ilustrazio tailerra, eskulturgintza, erakusketak, artisten bisitak, natura eta artea programa tematikoak, ilustrazio tailerra, margoketa paisajistikoa eta irakurketa bultzatzeko aktibitateak landu nahi lituzke Santiago Jorgek. Bere ustez “arte espresioan garatzen diren ekintzak oso garrantzitsuak dira garapen integrala, intelektuala eta pertsonala lortzeko”.

Multi-Arte programak ez ditu eskaintzen margoketa klaseak soilik, “erran dezakegu artearekin lotutako programa osoa, dinamikoa eta didaktikoa dela, margoketan oinarritua” dio koordinatzaileak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun